XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena dela, azken urteetan hipotesi honekiko zalantzak sortu dira bi aurkikuntza garrantzitsu egin bait dira: aurkikuntza horiek bi dinosauru ahate-mokodun momifikaturik izan dira eta beren urdailak oso ondo zaindurik daude.

Urdail horiek dinosaurua hil baino lehenago jan zuenaz oso informazio garrantzitsua eman digute.

Urdailetan pinu hostoak, abar txikiak eta lehorreko landareen haziak eta fruituak aurkituak izan dira.

Horrek, animaliak jana basoan bilatzen zuela adieraziko luke.

Gainera hadrosauruen aho batzutan ere hortz-multzo handiak (1.000tik gora zenbaitetan) aurkitu dira, hortz hoiek lerrotan hertsi-hertsirik zeudela.

Horrelako horzdurak elikagaiak hausteko erabilgarriagoak ziratekeen, lakuetako belarrak jateko baino.

Hadrosauru hauen beste ezaugarri aipagarria da burua apaintzen zuten gandorrak.

Gangar horiek, trinkoak dira batzutan, baina gehienetan utzik daude barrutik.

Corythosaurus-ak, adibidez, buruhezurra kasko batekin estalia du, kasko hori barnetik utzik dagoela.

Ez dakigu ondo zertarako balio zuten gandor haiek, hamaika hipotesi badaude ere.

Batzuek ontzi horien bidez aidea gordetzen zutelako eritzia zabaldu dute, aide erreserba hori ur azpitan ibiltzen zirenean erabiliko zutelarik.

Beste zenbaitek uste du burua oso pisuduna zutela eta, masa hura mugitzeko erabiltzen zituzten iharren eustaileak gangar haiek zirela.

Usaimenarekin lotutako organoak direlako eritziak ere eman dira.

Sexu-atributuak izan zitezkeen baita, eta horren arabera arrek bakarrik edukiko zituzketen gandor harro haiek.

Ontzi huts haien bidez, erresonantziarako ganbara bezala erabiliz, botatako soinuak anplifikatu ziratekeen izugarrizko orroak igortzen, era horretan haragijaleak (beren harrapakaririk harriskutsuenak) uxatuz; hori beste teoria bat da.

Nonbait, apaingarri horien bidez hierarkia sozialean betetzen zuten lekua azalduko zuketen.

Edo, apika, arren arteko sexu-borroketan babes erara (gaur egun akerrek egiten duten moduan) erabil zezaketen.